Koronabirusaren gakoak: Animaliak

Erabiltzailearen aurpegia Elhuyar Zientziak 2021eko ekainaren 8a

Uste da SARS-CoV-2-aren jatorria saguzarrak direla, eta horietatik gizakiengana igaro zela, ezagutzen ez den tarteko beste animalia-espezie baten bidez. Tarteko animalia ez ezagutzeak ez du esan nahi animaliei ez zaienik transmititzen; izan ere, ikusi dugu bisoi-granjetan agerraldiak izan zirela. Azaldu dira kutsatutako animaliak zoo batzuetan ere, tigreak, lehoiak eta beste felido batzuk ere, baita etxeko maskotak, batez ere katuak.

Horren berri eman du Elhuyarko Ana Galarraga dibulgatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak