EHUN, Otsailaren 15ean Euskal Errepublikaren eguna antolatzeko jaio den mugimendu herritarra da. Ekintza konkretu horren bitartez eta etorriko diren beste batzuen bidez, Euskal Herriko herri, auzo, lantoki, lagunarte eta norbanakoak EHUNtzeko bokazioa duen mugimendu gara.
Sinetsita gaude Euskal Errepublika dela egunerokoan eragiten diguten arazo eta kezkak konpontzeko beharrezkoa dugun erreminta. Espainia eta Frantzia ez bezala, Euskal Errepublika guztion eskubideak bermatzeko aukera zentzudunena da. Horregatik uste dugu, eguneroko arazo konkretuen inguruan arituz Euskal Errepublikaren beharra modu esplizituan agerian jartzea beharrezkoa dela. Euskal mugimendu errepublikazaleak arrakasta izango badu behetik gora egin beharko du goitik behera beharrean.
Gu hasi gara behetik EHUNtzen. Hasi zaitez zu ere gurekin.
EHUN Oñati
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.