"Udal gobernuari lehenbailehen bilera bat egitea eskatu diogu beharrezkoak diren neurriak hartzen joateko"

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Eskoriatza 2020ko aza. 6a, 09:23

Eskoriatzako EH Bilduk azken 14 egunetako datuak oso kezkagarriak direla ikusita, Udal gobernuari lehenbailehen bilera bat egitea eskatu dio beharrezkoak diren neurriak hartzen joateko.

"Eskoriatzan, COVID-19a dela eta, Osakidetzako txostenetako azken datuak, azken 14 egunetako datuak oso kezkagarriak izaten ari dira: bai tasa akumulatua (811) bai  azken 14 eguneko inzidentzia tasa (2,06). Datu horiekin 5000 biztanle baino gehiagokoak bagina eremu gorriko herri bat izango ginateke. 

Gure eta gure bizilagunen osasunagatik horrela aritu behar dugu: Gure burua zainduz eta elkar zainduz.

Norbanakoaren ardura erakusten jarraitzeaz gain, inoiz baino beharrezkoagoa  da komunitate-zaintza indartzea.  Horretarako politika publikoak ondo norabidetuz: osasun krisiari aurre hartu  eta ekonomikoki sektore kaltetuetan inbertsioak egiten.

Gauzak horrela,  Udal gobernuari lehenbailehen bilera bat egitea eskatu diogu beharrezkoak diren neurriak hartzen joateko, herri bezala indartuak ateratzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak