Eskoriatzako udalak Torrebason dituen ortuetan, uda sasoian, bertako erabiltzaileak sarritan ur gabe geratzen dira. Ura berreskuratzeko mantenu lanak egin behar dira. Mantenu lanak egiteko egokitu gabeko itxituren gainetatik pasa, erreka ertzetan malda handi eta labainkorrak jaitsi eta sastrakaz betetako bideak garbitu behar dira. Ura eskuratu nahi badute, lan horiek adinekoen esku daude.
Ortuak jubilazio aktiborako bide egokiak direla argi dago. Horregatik, ortuak baldintza minimo egoki batzuetan edukitzea beharrezkoa da; batez ere, bertan jarduteko lanen arriskuak txikituz eta ura lortzea erraztuz.
EH Bilduk egoera hori salatu nahi du eta udalari eskatzen dio ortuen egoera hobetu dezala. Ura lortzeko bidea erraztu beharra dago, aukera ezberdinak aztertuz. Horretaz gain, bertako mantenua egiteko lan arriskutsuen kargu egin dadila ere eskatzen diogu.