Imanol Pradalesek lehendakari kargua hartu du Gernikan. Etorkizuneko Eusko Jaurlaritzan, Maria Ubarretxenak, aurreko bi legealdietan Arrasateko alkate jeltzalea eta gaur egun Gipuzkoako Bide Azpiegituretako diputatua izan denak, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu izango da.
"Arrasateko EAJ-PNVtik, Maria Ubarretxena zoriondu nahi dugu bere ibilbide politikoko erronka berri eta esanguratsu honengatik. Arrasateko Udalean egin dituen zortzi urteetan, Ubarretxenak konpromiso hautsezina erakutsi du gure udalerriaren eta arrasatearren hobekuntzarekin eta garapenarekin. Bere dedikazioa eta lan ona gure udalerriaren egungo lorpenetan islatzen dira, bere lan nekaezin eta eraginkorraren emaitza baitira".
"Era berean, aro berri honetan zorterik onena opa diogu jeltzaleok, ziur baikaude zure esperientzia eta gaitasuna funtsezkoak izango direla euskal herritarrentzat etorkizun oparoa eraikitzen jarraitzeko. Zorionak, Maria!".