Irisgarritasuna hobetzeko 3 igogailu martxan jarriko ditu EAJk Santa Teresan

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Arrasate 2019ko mai. 23a, 21:33

Hiru igogailuetako lehena Elkano kaletik Gernika pasealekuraino joango litzateke. Bigarrena, Gernika pasealekutik Galizia kalera eta hirugarrena, Santa Teresa kaletik Agerre kalera. 

 

Santa Teresa auzoko irisgarritasuna hobetzeko proposamen berriekin dator Arrasateko EAJ. Hurrengo legealdirako herritarren konfiantza berresten badugu  3 igogailuko sistema martxan jarriko dugu. Agintaldi honetan onartutako Mugikortasun Planak hemen igogailuak jartzea aurreikusten du, eta guretzat oso garrantzitsua da gai honi eustea. Beraz, domekan irabazten badugu, Santa Teresako igogailu sistema jarriko dugu hurrengo lau urteetan; eta baita Erguinekoa ere.

 

Hiru igogailuetako lehena Elkano kaletik Gernika pasealekuraino joango litzateke. Bigarrena, Gernika pasealekutik Galizia kalera eta hirugarrena, Santa Teresa kaletik Agerre kalera.  Azken zati honetan, bereziki, jente asko mugitzen da eta horegatik da hain garrantzitsua proiektuak Aurrera egitea.

Auzo honetan ia 1000 biztanle bizi dira eta bi ikastetxe daude inguruan. Igogailu sistema honek, Arrasate Herri Eskolako San Antolin ikastetxera edo Arizmendiren Santa Teresa gunera joateko bidea erraztuko du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak