Herrigintzak eskatzen duen konpromisorako eta lanerako prest gaude. Zuk bezala, Arrasate maite dugu guk, gure herriaren etorkizuna eta herritar guztien ongizatea nahi dugu. Beste lau urtez helburu hori lortzeko lanean jarraitu nahi dugu. Gure sormena, esperientzia eta denbora zure zerbitzura jarri nahi ditugu. Herri proiektu sendo batekin eta herritar guztiei entzunez. Duela lau urte askok nahi genuen aldaketa etorri zen Arrasatera eta herri proiektu berri bati hasiera eman genion. Orain indarrak berrituta, hitza beteta eta egindako lana finkatuta, erronka berrieiaurre egiteko unea heldu da. Zurekin batera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.