Gure proposamenak bi arlo ditu: Prebentzioa eta aktuazioa
Prebentzioan zer?
- San Juan de Dios Ospitalerekin eta ikastetxeekin agintaldi honetan guk abiatu genuen programa berritzailearekin jarraituko dugu Drogomenpekotasuna gazteen artean ekiditeko. Orain arte programa hau DBHko maila guztietako gazteekin egiten dugu eta gure proposamena da programa hau zabaltzea eta DBH ko ikasleez gain, LH 5 eta LH 6 mailako ikasleetara zabaltzea.
- Gainera, Hondarribia kaleko 3 zenbakiko udal jabetzako etxean Kalexka zerbitzuarekin agintaldi honetan jarri dugun interbentzio programa berritzailea zabalduko dugu pertsona gehiago artatzeko. Egun 10 pertsona ingururi ematen zaio zerbitzu eta bikoiztu egin nahi dugu zerbitzua.
Aktuazioan zer?
- Aktuazioaren arloan ere gogor jarraituko dugu lanean. 189 aktuazio egon dira Udaltzaingo eta Ertzaintzaren artean agintaldi honetan. Lan bikaina egin dute Udaltzaingoak zein Ertzaintzak eta bide horretatik jarraituko dugu. Presioa egiten jarraituko dugu, intsistitzen jarraituko dugu, EZ DUGU ETSIKO.
- Ertzaintza eta udaltzaingoaren arteko segurtasun plan operatibo bat jarriko dugu martxan. Talde berezi bat antolatuko dugu lapur talde jakin honi jarraipena eta presioa egiteko.
- Herriko komertzio eta ostalaritzen ordezkaritzarekin, euren komertzio eta lokalen segurtasuna lantzeko programa martxan jarriko dugu.
Arrasateko EAJ-PNV-ren helburu nagusia da Arrasaten bizikide garen guztion arteko elkarbizitza segurua eta baketsua izatea. Arrasatearrei esan nahi diegu hain serioa den arazo honi aurre agiten jarraituko diogula, alboan izango gaituztela eta ez dugula gai honen erabilera politikorik egingo. Gure konpromisoa segurtasunarekin tinkoa, sendoa da eta gure jarrera beti izango da arazoari aurre egitekoa.