Grupo San Juan-en azken bost hamarkadetan esku hartze urbanistikorik egin ez direnez, hobekuntza batzuk egiteko izan ezik, hauek dira proposatzen diren aldaketen artean honako hauek egongo lirateke:
- Alfonso X Jakintsuaren plazaren kota igoko da eta plaza guztia berurbanizatuko da nibel berean jarrita, oinezkoentzat bihurtuz.
- Biteriren monumentua Biteri Etorbidera leku aldatuko da Arrasate Zientzia Elkartearekin kolaborazioan.
- Egun Zaldibarretik Maalara pasatzeko erabiltzen den pasabidea, San Bixente Ferrer kaletik, trafikora itxi egingo da.
- Uribarri auzoan bezala, TAO sistemaren bitartez, auzotarrek lehentasuna izango dute aparkatu ahal izateko Grupo San Juanen eta gainontzeko herritarreksistemak ezartzen duen aukeren baitan aparkatzeko aukera izango dute.
Aramaio errekaren bi inguruak berriztu eta biziberritzea proposatzen dugu eta egoteko zein paseatzeko zona egoki eta atseginak bihurtzea. Gainera etxe txikien aldera umeentzat ur parkea egitea eta oinezkoentzat eta paseatzeko leku bilakatzea izango lirateke beste planteamenduetako batzuk.