Elma eraikina herritarrentzako zerbitzu gunea izatea proposatzen du EAJk

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Arrasate 2019ko mai. 12a, 22:21

Eraikinaren lehenengo pisuan, Lanbide eta Kontsumobideko bulegoak eta Mugi txartela tramitatzeko aukera izango dute arrasatearrek.  

Eraikinaren lehenengo pisuan, Lanbide eta Kontsumobideko bulegoak eta Mugi txartela tramitatzeko aukera izango dute arrasatearrek.  

Hauteskunde kanpaina ofizialki hasi da eta gure taldeak proposamen berritzaile eta egingarriak aurkezten hasi du bere ibilbidea: Elmako eraikin historikoa herritarren zerbitzu gune bilakatzea. Edifizio honen lehenengo pisuan Lanbide eta Kontsumobideren bulegoak ezezik, Mugi txartela tramitatzeko zerbitzua eskainiko litzaieke arrasatearrei. Proposamen hau aurrera eramateko, dagoeneko hasi gara Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan. Gure lantaldeak, Maria Ubarretxenak buru duela, lan batzuk aurreratuta dauzka, eta proiektua egi bihurtuko dugu hurrengo legeladian arrasatearren babesa jasotzen badugu. 

Egitasmo honen helburua arrasatearrei zerbitzu gehiago eskaintzea da, eskuragarri izatea,  Debagoienarentzat erreferentzia bihurtzea, herritarrei tramitazioak errazteko gunea izateada.

Lanbide eta Kontsumitzaileek bulego berriak eta Mugi txartela tramitatzeko aukera 

Lanbideko bulegoak, Nafarroa Etorbidetik Elmako eraikinera mugituko dira eta leku gehiago izango dute herritarrei zerbitzua eskaintzeko. 18 dira une honetan bertan lan egiten dutenak lan egiten dutenak, 10 Lanbidekoak eta beste 8 SEPEkoak. Behin hustuta, Trenbideko zaharreko eraikina, gazte eta nerabeen aisialdirako gune izatea nahi dugu, "Gazte gune" bilakatuko da. 

Kontsumitzaileen bulegoa ere bertan jartzea proposatzen dugu. Aldarrikapen historiko bat izan da eta dagoeneko elkarrizketak aurreratuta daude proiektua aurrera eraman ahal izateko. Kontsumobideko egoitza berriak bailara guztirako zerbitzua eskainiko luke. 

Mugi txartela tramitatzeko bulegoa ere bertan jarriko litzateke, herritar askok horrela eskatu digutelako. Une honetan, ezin da garraio publikoan erabiltzeko txartel hau egin Arrasaten. 

Etorkizunean, zerbitzu berriak eskaintzea aurreikusten du EAJk

Etorkizunean, eskaintzen diren zerbitzuak gehiago izatea aurreikusten dugu. Gure asmoa, Gizarte Segurantza, edo nortasun agiria egiteko zerbitzua eskaintzea da Arrasatetik mugitu gabe. Badakigu horrek lanketa luzeagoaeta sakonago behar duela, baina prest gaude lanketa horri ekiteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak