Matrikula egiteko azken astea!

Erabiltzailearen aurpegia Debagoieneko AEK 2024ko irailaren 23a

Euskaraz eroso bizitzeko, herritarren eskaeretara egokitutako mailak eta ordutegiak eskaintzen ditu Debagoieneko AEK-k. Aste hau izango da matrikulak egiteko azkena.

Euskaraz ikasteari hutsetik ekiteko (A1 maila), goizez nahiz arratsaldez dago aukera Debagoieneko AEK-n. B1 mailan jarduteko, ostera, arratsaldero (astelehen-asteazken edo astearte-ostegun). Bestetik, goi mailetan matrikula egiteko aukera ere badago oraindik (B2 eta C1); titulu ofizialetarako prestakuntza bereziak jasoko dituzte ikasleek. Horrez gain, mintzapraktika taldeak ere badaude B1 mailatik aurrera.

Matrikula egiteko edo informazio gehiago nahi izanez gero, Arrasateko herriko plazan (Iturriotz kalea, 21) dagoen bulegora joan beharko dira herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak