Debagoieneko EH Bildu eskualde mailako proiektua ari da lantzen

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Debagoiena 2024ko ots. 22a, 13:12

Eskualde mailako proiektua ari da lantzen Debagoieneko EH Bildu azken hilabeteotan, bi helburu nagusirekin.

Batetik, eskala jauzi bat eman gura du ereduan. "Orain arte udal mailan politika eredugarriak garatu dira EH Bilduren gobernuetatik, herritarren bizitzak hobetzea ahalbidetu dutenak. Orain, harago egin gura da, udaletan garatutako eredua eskualde mailara eroanda", argitu dute Debagoieneko EH Bildutik. Bestetik, egungo erronka eta problematiken konplexutasunaz jakitun, lanketa berriarekin, eskualde eskalak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu gura dira, "kasuan kasu, unean unekoari erantzun eraginkorragoa emateko bide izan daitekeelako".

Bada, legealdi hasieratik ari da Debagoieneko EH Bildu lanketan murgildurik, eta, hura osatzen duten herrigintzako eta udalgintzako kideez gain, komunitateko kide "aritu eta adituek" ere jardun dute horretan. Zehatz esanda, eskualde bisioak, diagnostikoak eta erronken identifikazioak osatu zuten lehen fasean; eta, ostera, hiru ildo nagusitan (ongizatea, trantsizio
ekosoziala eta sozioekonomia) ardazturiko ekintza plana landu zuten bigarren fasean. Orain, hirugarren fasean daude murgildurik. Eta lehen urrats gisa, otsailaren 20an, Elgetako Espaloia kafe antzokian elkartu dira bailarako kideak, orain arte taldeka diseinaturiko planak bateratzeko eta lehentasunak zehazteko. Aurrerago egingo da aurkezpen publikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak