Gaur egungo egoera dela eta, kanpaina hau aurrera eramateko beharra ikusi dugu, eta ondorengoak dira arrazoi eta helburuak:
1- Jabe handi zein txikiek daukaten inpunitatea salatu eta hau klausula abusibo edota nuluen bitartez ematen dela kontuan hartuz egoera hau salatzea dugu helburu.
2- Instituzio burgesek alokairua ordaindu ahal izateko ematen dituzten laguntzen mugak salatzea.
3- Etxebizitzarako sarbidea eduki ahal izateko gainditu beharreko filtro arrazisten salaketa.
Salaketa hauek aurrera eramateko, asanblada irekiak antolatuko ditugu, eragile zein norbanakoak batu eta alokairuaren gaiaz hitz egiteko. Bestetik, alokairu kontratuak irakurtzeko tailer juridikoa emango dugu, aholkularitza juridikoa eskaintzearekin batera. Kanpainarekin amaitzeko, filtro arrazisten inguruko mahai inguru eta bazkaria egingo dugu.
Hau horrela, inguruko eragile zein norbanakoei borrokara batzeko deia luzatzen diegu.