Hala ere, indarkeri kasu horiek ez dira komunikabideetan agertzen (ikusiezinak dira). Emakume horiek adinekoak izateagatik indarkeria jasaten dutela onartzen da, baina indarkeria horri ez zaio izaera matxista ematen.
Adineko emakumeen aurkako indarkeri matxista espezifikoa da. Bat egiten dute indarkeri motak: generoak eta adinak.
Horregatik, adineko emakumeen aurkako indarkeri matxistaren errealitateari eta ezaugarri espezifikoei buruzko kanpainak egitea jendea sentsibilizatzeko beharrezkoa ikusten da, biktima direnei, arreta-baliabideak eskura jarriaz.
Mendekotasun ekonomiko arrisku-faktorea ere hor dago argi ageri denez; horregatik, egungo gutxieneko pentsioa 1.080 eurotara osatzea eskatzen diogu Euskal Gobernuari.
Azkenik, dei berezia larunbatean egingo den manifestazioan parte hartzera; eguerdiko 12:30ean, Munibe plazatik irtengo da.