Irizar jauregia, Bergara
Bileran parte har dezakete interesa duten bergarar guztiek, baita orain arteko bileretan egon ez direnek ere.
Maiatzaren 27ko bileran, besteak beste, ekainetik aurrera martxan jarriko den "Hileko lehen eguazteneko azoka" bereziaren antolakuntza gaiak landuko dira. Azoka honetan, bertatako eta sasoiko produktuak salduko dira, baita bergaran norbanako zein taldeek ekoiztutako elementuak ere. Azokarekin batara, dastaketak edota tailerrak bezalako ekimenak ere izango dira.
Lan-talde honen helburua da bertoko eta sasoiko produktuen merkaturatzea bultzatu nahi da lehen sektorea, nekazaritza eta abeltzantza, biziberritze aldera aurrerapausoak emanez eta bergararron artean sentsibilizazioa eta kontzientziazioa sustatuta. Informazio gehiago duzu hemen: http://bergara.net/eu/node/2767