Maiatzak 14, asteazkena, 18:30ean Udal Pleno aretoan: leiho eta balkoiak apaintzeko tailerra
- Teorikoa: egin daitezkeen lorategi mota nagusiak, balkoien baldintzatzaileak eta landareen zainketa…
- Praktikoa: sustratu eta ongarri ezberdinak ezagutu, landareentzako ontzi motak, ureztaketa elementuak…
Maiatzak 17, larunbata, 9:30etik 14:00ra Oxirondo plazan: lore eta landare azoka
- Lore eta landareak ikusi eta erosteko aukera.
- Haurrentzako tailerrak 11:30etik 14:00ra
Leiho eta balkoiak apaintzeko lehiaketa
- Izen ematea eta informazioa maiatzaren 14tik ekainaren 16ra Kultur Etxean.
Zuen gustukoak izango direlakoan!!