Azoka berriak antolatzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia BergarakoUdala 2014ko maiatzaren 5a

Bateratze saioa izan eta gero, batutako eta adostutako ideia eta proposamenak gauzatzeko unea iritsi zaigu.

Ekainetik aurrera, hileko lehenengo asteazkenetan Bergarako Baserritarren azoka egingo da arratsaldez, eta herriko beste aktibidade batzurekin osatuko da, hala nola artisau eta eskulangileen lanak ikusi eta saltzea bultzatu nahi delarik.

Horretaz gain, hileko 3. igandean, artisau eta eskulangileak, 2. eskuko produktuak, eta trukea bateratuko dituen azoka martxan jarri nahi da.
Gai hauek antolatzen joateko, ostegun honetan arratsaldeko 6:30etan bilera izango dugu Kultur Etxeko azken solairuan dagoen bilera gelan.
Bergarako aktibitate ekonomiko txikiak, tokiko eta gariko produktuak, eta beste kontsumo eredu bat bultzatzearen aldekoa bazara, animatu parte hartzera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak