Guraso eta hezitzaile asko gerturatu ziren atzokoan Irizar Jauregira, haur eta gurasoentzat aisialdi gunearen antolaketa zehazteko egindako lan saiora. Martxoak 15ean izandako jardunaldian, bergarako aisialdiak izan beharko lituzkeen ezaugarriak batu, eta hauek aisialdi gunean islada izateko, espazioa nolakoa izan beharko lukeen eztabaidatu zen. Aurkezpen txiki bat egin ondoren, taldeka lan egin, eta bukaeran taldeetatik ateratakoak amankomunean aurkeztu zirelarik.