2014/03/26 18.30

0-12 haurrentzako eta familientzako aisialdi gunea diseinatzeko lantaldea

Irizar jauregia, Bergara
Azokan 0-12 urte bitarteko haurrentzako aisialdi gunea egingo da, 2015eko urtarrilean erabilgarri egongo dela aurreikusten dena. Honekin lotuta, bertan eskaini nahi den aisialdi ereduaren hausnarketatik abiatu nahi da gune honen planteamendua, gurasoekin eta haurrekin. Nori zuzendua dago? -Haurrei eta gaztetxoei: Euren sumatutako gabeziak edota euren nahiak ezagutzera emateko. -Gurasoei: Beren seme-alaben aisialdi ereduaren inguruan hausnarketa egin nahi dutenak eta, zergatik ez, euren seme-alabekin igarotzen duten denboraren kalitatea hobetu nahi dutenak. -Hezitzaileei: Haurren beharrei erantzun ahal izateko eta hauen aisialdiaren arduradun handienetako batzuk direlako. -Herritar guztiei: Azokako gune honen diseinuan parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak