2014/03/24 18.30

Ekonomia lokaleko lantaldea

Bergarako Udaletxeko Pleno Aretoa, Bergara
Lan talde hau Azoka Biziberritzeko lan ildoen baitan kokatzen da, izan ere, elikagaien merkaturatzea indartzeaz gain beste produktu eta jarduera batzuk bertara bideratzea nahi da. Nori zuzendua dago? - Sortzaileei eta esku-trebeei: Sormena eta ideiak lantzen dituzten pertsonak edota "Hobby"-ak dituztenak izan daitezke. Azokari bizia emateko ekarpen handia egin dezakete eta eraikina bera baliagarria izan daiteke ideia eta ekimen berriak martxan jartzeko. - Negozio edota enpresa-sustatzaileei: Azoka Bergaratzenen helburuetariko bat bertokoa ekonomia bultzatzea izanik, gurean negozio-eredu berriak edota ekonomi-jarduerak bideratzeko tokia ere izan liteke. - Herritar guztiei: Bergarar guztiok lor dezakegu onura Azoka bizia izatetik eta eraikinari berari etekin gehiago ateratzetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak