Ohiturari jarraituz, aurten ere kantuan eta eskean aritu ziren Arrasateko koruak Santa Ageda bezperan. San Juan parrokian meza entzun ondoren bi taldetan banatu ziren. Talde bat San Andres eta Bedoña aldera joan zen; bestea, berriz, Zigarrolara. Eguerdi aldera Udaletxean elkartu ziren. Bazkalostean, kalez kale irten ziren berriro eta iluntzean Herriko plaza nagusian amaitu zuten. Hemen dituzu aurten Santa Ageda bezperan ateratako argazkiak. […]
Osorik irakurri
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.
Harpidetza aukera guztiak