Llibertat: herriak du hitza eta erabakia.

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Sortu 2019ko urr. 14a, 14:49

Autodeterminazio eskubidearen gauzapenerako  aldebakarreko bidea kosta ahala kosta galarazi nahi du espainiar Estatuak, eta ahalik eta prezio handiena ezartzen dio. Kataluniakoa horren adibide garbia da. Zentzu horretan,  ez da soilik Kataluniako processari erantzun errepresibo bat, independentismoaren estrategia demokratiko aldebakarrekoari baizik, Euskal independentismoa barne.

Testuinguru konplexuan dator sententzia, hauteskunde errepikapenak erakusten digun bezala: espainiar Estatua aspaldi honetan murgilduta dagoen estatu-krisia gainditzetik urrun dago, ezegonkortasun politikoa eta gobernagarritasun eza dira nagusi. Krisi horri aurre egiten saiatzeko estatu aparatuek martxan jarritako inboluzioak aurrera darrai, eta are litekeena da inboluzio horretan nolabaiteko parentesia izan zitekeen gobernu “aurrerakoi” baten aukera desagertu izana. 

PSOEk halako gobernu bat ez osatzeko hartutako erabakiaren atzean independentismoari Espainiako gobernagarritasunean inolako baldintzapen-ahalmenik ez emateko erabakia eta, azken batean, inboluzio horren beraren bultzada dago. Estatuak ez dauka “eskaintza demokratikorik” ez Kataluniarentzat, ez Euskal Herriarentzat, ez Estatuko gainontzeko herrientzat, eta bizirauteko aukera bakar gisa, subiranismo- independentismoaren kontrako higatze gerra etengabearen aldeko apustua egin du.

Aldebakarreko bidea gogor zigortuta, eta aldebikotasunerako aukerarik gabe. Testuinguru zaila aurkeztu nahi digute: alternatibarik gabeko etorkizuna. 

Aurretik esan bezala, autodeterminazio eskubidea praktikara eramateari prezio altua jarri nahi diote, halakorik berriz egin nahi duenari beldurra eragiteko. Arrazoi eta eskaintza demokratikorik ezean, beldurraren politika baizik ez du Espainiar Erreinuak eskaintzeko, bai Kataluniari eta baita Euskal Herriari ere.

Inoiz baino gehiago, bi herriok indarrak batzeko garaia da. Autodeterminazioa ez dela delitua ozen aldarrikatzeko garaia da. Arrasaten ere, horren defentsa inoiz baino ozenago egiteko garaia da.  

Dei egiten diegu herritar guztiei gaur arratsaldeko 19:00etan Herriko Plazan eta larunbatean Donostian Gure Esku Dagok deitu duen mobilizazioetan parte hartzera.

Gora herriak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak