M8a ate joka dugu eta Eskualdeko Mugimendu Feministok, elkarrekin, ELORREGIN/ SAN PRUDENTZION, otsailaren 28an, astelehena, 18:30ean, prentsaurrekoa egingo dugu.
Deialdi irekia duzue hau, horregatik, eskualdeko emakume* guztiei deia luzatzen dizuegu bertaratu zaitezten.
M8 Eguna gu guztiona da!!!
Animatu eta zatozte!
Urteetan sareak josiz dihardugu eta sare horiek sendotzen jarraituko dugu.
Elkarrekin soilik posible izango dugu gizarte hau errotik eraldatzea!
ESKUALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAK