M8: DENA ALDATU, SISTEMA ARRAKALATU!

Euskal Herrian eta Euskal Herritik, Arrasaten eta Arrasatetik, DENA eraldatzeko, elkarrekin, lan egingo dugu.
Aurtengo martxoaren 8an ere, erdigune eta bazter guztietan mobilizatuko gara.

Bi urte igaro dira azken Greba Feministan planto egin eta bizitzak erdigunean jartzeko  beharra aldarrikatu genuenetik. Urtebete igaro da jada azkenengo martxoaren 8tik, antolatu eta borroka feministara batzeko deia egin genuenetik. Ordutik, Covid19ak eragindako izurrite testuinguruak, sistema honen dimentsio ezberdinetako krisiak azaleratu ditu. Lehertu da dena, ez baita osasun-krisia soilik.

 

Agerian geratu da Euskal Herrian bertan erabakiak hartzeko ahalmen eza, espazio okupatuak desalojatu dituzte, indarkeria matxistak ez du etenik izan eta krisialdiak eragin zuzena izan du eremu feminizatuetan, bereziki egoera irregularrean dauden emakume langileen eremuan.

 

Aurten inoiz baino gehiago, sistemari arrakalak sortzeko konpromisoa adierazteko asmoz antolatu dugu martxoaren 8a. Osasun prebentziorako neurriek zein mugikortasun mugek ohikoak ditugun mobilizazio erak zailtzen badizkigute ere, kaleak salaketarako espazio izateko moduak bilatuko ditugu.

 

 “DENA aldatu, sistema arrakalatu” diogu. Krisi hau ez zen pandemiarekin hasi, eta Arrasateko Mugimendu Feministako kideok* orain ez gara isilik eta geldi egongo. Sistema kapitalista, heteropatriarkal, arrazista arrakalatzeko feminismoan antolatu eta kolektiboki borrokan jarraituko dugu. Bizitzak sostengatzeko ardurak kolektibizatzeko eta botere harremanak errotik aldatzeko, alegia.

 

Euskal Herrian eta Euskal Herritik, Arrasaten eta Arrasatetik, DENA eraldatzeko, elkarrekin, lan egingo dugu. Aurtengo martxoaren 8an ere, erdigune eta bazter guztietan mobilizatuko gara.

 

Hiru hitzordu garrantzitsu ditugu kontuan hartzekoak:

Lehenengoa, martxoaren 6a, goizeko 11:00etatik 13:30etara,  Irun-Hendaia lotzen dituen Santiago zubian MUGEN ETA TRANSNAZIONALEN AURKA egingo den mobilizazioa.

 

Hurrengo biak, martxoaren 8an. Goizean, Arrasateko neska gaztiak, antolatu dituzten ELKARRETARATZEAK: Gaztelupen 10:30etan eta Institutuan 11:00etan.

Eta arratsaldean, Sebero plazatik abiatuta, arratsaldeko 19:00etan izango den MANIFESTAZIOA.

 

Beraz, dagokigun arduraz jokatuta, datorren martxoaren 8an kaleak eta plazak hartzera animatzen ditugu emakumeak, trans eta bollerak. 

 

DENA ALDATU,

SISTEMA BRINTZATU!

 

ZUBI GUZTIEN GAINETIK,

EMAKUMEOK* ELKARREKIN ERALDATZEKO!

 

ARRASATE feminista, antikapitalista eta antiarrazista eraikitzera goaz,

GORA BORROKA FEMINISTA!

 

OHARRA: Martxoaren 6a eta 8az gain, martxoan zehar beste hainbat ekimen eta ekintzez gozatzeko aukera izango dugu. Emakume Txokotik, eta Arrasateko Mugimendu Feministarekin elkarlanean, kaleratutako egitaraua ere helarazten dizuegu hemen. Ez galdu aukera, ez zaizu damutuko!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak