Martxoaren 8a ate joka dugu!

Zatoz otsailaren 27ko II. batzar irekira, egin zure ekarpenak eta elkarrekin antolatu dezagun.

Iazko urrian eman genion hasiera Emakumeen Mundu Martxaren V. Nazioarteko Ekintzari, sistemak biztanleria zaurgarrienaren ezberdinkeriak areagotzen dituen osasun krisi globalaren testuinguru betean.  Geroztik, V. Ekintzan proposatutako gaiak lantzen gabiltza herrietan.

V. ekintzan “Zubi guztien gainetik, MUGARIK EZ! TRANSNAZIONALIK EZ!/ Resistimos para vivir, marchamos para transformar! lelopean migrazio-politikak eta mugak ikusarazi eta salatu nahi ditugu, transnazionalen botere korporatiboarekin batera,  sistema heteropatriarkal, arrazista, kapitalista eta kolonialaren tresna gisa; gainera, Europaren ongizatea zein pribilegioren gainean bermatzen den identifikatu eta logika horretan zer erantzukizun dugun ere hausnartzeragonbidatzen dugu, sortuko diren arrakalei so eginez, gure alternatiba indibidual zein kolektiboak proposatuz.

Martxoaren 8a dugu ate joka eta aurrez aipatutako gaiak erdigunean jarri  eta merezi duten protagonismoa eskaini nahi diegu.

Izurrite testuinguruak gora-behera, auto-antolakuntza eta prozesu parte hartzaileetan sisnisten jarraitzen dugu dudarik gabe. Horregatik, datorren otsailaren 27an, Kulturateko Jokin Zaitegi eta Loramendi geletan, goizeko 10:30etan burutuko den II. Batzar irekira gonbidatu nahi zaituztegu, elkarrekin Martxoak 8 eguna antolatzeko eta gure aldarrikapenak, Arrasateko kaleetan zehar, lau haizetara oihukatzeko.

Covid protokoloak errespetatuko ditugu, lokalaren edukiera, musukoa, distantziak eta garbiketa neurriak zorrotz beteko dira. Elkar zainduko dugu!

Zatoz eta zubiz betetako bide honetan izan gaitezen bidelagun!

Elkarrekin gara eta elkarrekin izango gara!!

ZUBI GUZTIEN GAINETIK, ELKARREKIN ERALDATZEKO!!

MUGARIK EZ!! 

TRANSNAZIONALIK EZ!! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak