Arrasateko mugimendu feministok, indarkeria, parekidetasun eza, zaintza lanen prekarietate eta inbisibilizazioa, sexualitate eredu hegemonikoa, lanen sexuaren araberako banaketa, kontsumo eredua, familia patriarkala, jakintzen hierarkizazioa, arrazakeria, edertasun kanona eta zapalkuntza guztiak salatu nahi ditugu, bizitza erdigunean jartzeko ezinbesteko beharra aldarrikatu, alegia.
Hori guztiagatik, urtarrilaren 30erako deitu den Greba Orokorrarekin bat egingo dugu. Zuk ere zure aletxoa jar dezakezu, egin bat gurekin urtarrilaren 15ean, 18:30etan, Kulturateko sarreran izango den prentsaurreko irekian eta urtarrilaren 18an, goizetik eguerdira arte Arrasaten, auzoz auzo, egingo dugun ibilbide feminista girotuan: Biteri plazan 11:00etan kedada, Musakolan hasi, Santamaiña, Gelma, Biteri plaza, San Andres, Arimazubi, Munar, Seber Altube plaza eta Herriko Plazan amaituz.
Zer aldarrikatu badugulako eta planto egiteko zaku bete arrazoi badugulako, bat egizu gurekin!!
Elkarrekin gera ezinak garelako, elkarrekin ekin diezaiogun borrokari!!!
GREBA OROKORRA FEMINISTA IZANGO DA!!!