AURKEZPEN EKITALDIA ARRASATEN: EKARRI ZURE KATILUA!

SALDA BADAGO! Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak.

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herriko SALDA BADAGO! V. Jardunaldi Feministak heltzear daude, azaroaren 1eko asteburuan, Durangon, alegia.
Debagoieneko mugimendu feministak deitua, Arrasaten, irailaren 19an, jardunaldien aurkezpen ekitaldia.

Kaixo emakume* bidelagun hori!

Euskal Herriko SALDA BADAGO! V. Jardunaldi Feministak heltzear daude, azaroaren 1eko asteburuan, Durangon ospatuko ditugu, alegia.

Beraz, azken txanpa honetan, izen-emateari bultzada bat emateko asmoz, irailaren 19an, 19:00etan, Arrasateko Seber Altube plazan, aurkezpen-ekitaldi xume bat egingo dugu Debagoieneko mugimendu feministok elkarrekin.

Zatoz gurekin eta etxetik ZURE KATILUA ekarri!

Debagoienean ere, SALDA EGON BADAGOELA aldarrikatu dezagun!!!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.