Indarkeria Matxistari Aurre Egiteko Protokoloa

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko M8 Plataforma 2019ko eka. 19a, 18:46
Jaietan indarkeria matxistaren aurkako Protokoloa diseinatu dute Arrasateko Mugimendu Feministek, Udaleko Berdintasun eta Kultura Sailek elkarlanean.
San Joan jaietan hainbat baliabide martxan jarriko dira indarkeria matxistari aurre egiteko.

Jaietan indarkeria matxistaren aurkako Protokoloa diseinatu dute Arrasateko Mugimendu Feministek, Udaleko Berdintasun eta Kultura Sailek elkarlanean.
San Joan jaietan hainbat baliabide martxan jarriko dira indarkeria matxistari aurre egiteko.

Ekainaren 22tik 26ra bitartean, alde batetik, 24 orduko arreta telefono zerbitzua izango da. Jaietan ematen den edozein eraso sexistaren aurrean, informazioa, aholkularitza eta aurrez aurreko arreta eta laguntza izango dira 688 80 91 37 telefonoan.
Eta bestetik, ekainaren 22tik 25era arte, indarkeria sexistarik gabeko gunea  egongo da Arbolapetan, gaueko 20:00etatik goizeko 6:00ak bitartean. Emakumeok* jaietan jasaten ditugun indarkeria sexistekiko ditugun bizipen, iritzi eta zalantzak partekatzeko guneaz gain, babes zein elkartasun gunea ere izango dugu.

JAIXETAN BE ASKE IZAN GURA DOGULAKO, JAI ZORIONTSU ETA PAREKIDIAK DANONDAKO!!!!
GOGORATU, EZ BETI DA EZ!!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak