Ederra izan da bidea eta itzela eta plazer ikaragarria martxoaren 8an bizi izan genuena!
Hau guztiagatik, martxoaren 12an plataforman balorazioa egin nahiko genuke!
Bide ederra izan da, baina lehen esperientzia izan den honetatik, hobetzeko mila ikasgai atera ditzakegula seguru gaude.
Elkarrekin bidea eta eguna baloratzea garrantzitsua ikusten dugu etorkizuneko bidea are eta ederragoa izan dadin.
Zatoz beraz balorazioa egitera martxoaren 12an, goizean 10:30ean eta arratsaldean 18:30ean, Kulturateko Garaibai gelan berriz elkar ikusteko aukera izango dugu.
Zabaldu mezua, zure inguruan, plataformaren bueltan ibili diren emakume* guztien artean.
Muxu moreak sorginok*!!!