ARRASATEKO M8 PLATAFORMA: 3. BATZAR IREKIAREN KRONIKA

Erabiltzailearen aurpegia

Batzarretik batzarrera emakume berri gehiago batzen ari da M8 egunaren antolaketaren bueltan. Gogoa, ilusioa eta konplizitatea nagusi dira airean. Arnaste benetan goxoa!!!

Gaurkoan, lantaldeka, orain arte bildutako ideia eta ekarpenak lurreratu ditugu, egitaraua zehaztu eta behin behineko forma eman diogu, alegia.

Asko eta askotariko ekimenak adostu ditugu: hitzaldiak, mahai informatiboak, materiala sortzeko tailerrak, batzar informatiboak, M8ko kartel aukeraketa, prentsaurrekoa, arrasatear emakume artisten erakusketa, triki poteo feminista, kazerolada …

Ikusten duzuenez bada non eta zer aukeratu, M8 eguna berotzen hasteko egitarau anitz eta paregabea.

Martxa hartuta martxan gaude, olatu morea handitzen eta indartzen doa egunetik egunera. Guk, M8an guztiok zipriztinduko gaituen olatu honen ur ttanttak izatea erabaki dugu, eta zuk?

Oraindik garaiz zaude, egin bat gurekin datorren otsailaren 26an, arratsaldeko 18:30ean, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan egingo dugun azken batzar irekian.

Zatoz gurekin, M8a borroka egun ahaztezina egitera goaz eta!!!!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.