ARRASATEKO M8 PLATAFORMA: 2. BATZAR IREKIAREN KRONIKA

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko M8 Plataforma 2019ko urt. 31a, 18:38

Urratsez urrats, Arrasateko M8 plataformako 1. batzar irekian jasotako ideia zaparrada lurreratzen hasiak gara.

Aste honetako batzarretan ere emakume* kopuru ederrak hartu du parte, eta jende berria ere batu zaigu. Lantaldetan banaturik, lehen saioetako ideia zaparradari forma ematen eta ardurak banatzen hasi gara. Gure bide-orria gauzatu ditzakegun ekintzetara mugatzea adostu dugu eta itxura polita hartzen ari dela ere esan beharra dago. Hitz gutxitan esanda, ilusioa, gogoa, ahizpatasuna, kreatibitatea eta elkarlana izan dira gaurko batzarrean bizi izan ditugunak. 

Bestetik, eta oraindik, hemendik eta martxoaren 8rainoko egitaraua guztiz zehaztu gabe badugu ere, hainbat ekintza interesgarrien berri  eman nahi dizuegu zuen agendatan lekutxo bat gorde dezazuen. Batetik, otsailaren 16an, larunbata, arratsaldeko 17:30etan, Etxaluze egoitzan (2.solairuko Axeri gelan), SOS Arrazakeriako etxeko langile migranteen hitzaldi informatiboa eta bestetik, M8ko greba, ondo gauzatu dadin, gure lanpostuetan azaltzeko eta egon daitezkeen zalantzak argitzeko, enpleguarekin lotutako batzar informatiboa egingo dugu otsailaren 19an, asteartea, arratsaldeko 18:30etan, hau ere Etxaluze egoitzan (2.solairuko Solozar gelan).

Ikusten duzuenez martxan gaude martxa hartuta, batzarretik batzarrera indarberrituta, ilusioz beteak M8a borroka egun ahaztezina izango dela aurreikusten dugulako. Beraz, gurekin bat egin nahi baduzu bide honetan, jakizu M8 plataformaren hurrengo batzarra otsailaren 12an egingo dugula eta oraingoa ere bi aukera izango dituzula, goizez, 10:30etan Kulturateko Jokin Zaitegi gelan  eta arratsaldez, 18:30etan, hau ere Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.

 Zatoz gurekin, M8a historia liburuetan sartzera goaz eta!!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak