2019ko Arrasateko M8 Plataforma

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko M8 Plataforma 2019ko urt. 18a, 11:42

ARRASATEKO M8 PLATAFORMA ABIAN DA

Arrasateko M8 plataforma sortzeko lehen batzar irekia gauzatu dugu. Guztira 80 emakume arrasatear  inguru bertaratu gara M8ra begira gure ekarpenak partekatzeko eta gure aletxoa uzteko asmoz.

Arrasateko M8 plataforma sortzeko lehen batzar irekia gauzatu dugu. Guztira 80 emakume arrasatear  inguru bertaratu gara M8ra begira gure ekarpenak partekatzeko eta gure aletxoa uzteko asmoz.

Batzarrean 2019ko M8ko grebaren oinarriak eta helburuak finkatu ditugu eta hauek aurrera eramateko lan ildoak lantalde ezberdinetan banatzea adostu dugu. Adostutako lantalde hauek 6 izan dira: M8 egunaren egitarau taldea, M8aren aurreko ekintza taldea, zaintza taldea, enplegu taldea, ikasleen taldea eta komunikazio taldea.

Ondoren, lantaldetan banaturik  lanean hasi gara gogotsu, M8a zer izatea nahi dugun eta berau nola irudikatu nahi dugun eztabaidatzen eta forma ematen hasi gara. Ideiak asko eta askotarikoak!!!

Hordagoa bota dugu eta erronkari eutsiko diogu, gogoa, ilusioa, ahizpatasuna eta borrokarako grina aliatu ditugulako, bide bereko kide anitzak garelako eta emakumeok*, baturik, gera ezinak garelako.

Olatu morea indarberritua dator eta M8a borroka egun ahaztezina bilakatuko dugu!!!!

Zatoz eta partekatu gurekin zure ekarpenak datorren urtarrilaren 29an izango ditugun batzarretan, goizean 10:30etan Kulturateko Jokin Zaitegi gelan eta arratsaldean 18:30etan Kulturateko Loramendi gelan (erreka aldetik sartuta 3.solairuan).

OHARRA: Batzarretan parte hartzerik ez baduzu baina ekarpenen bat helaraztea nahiko bazenu, edo lantalderen baten parte hartzeko prest bazeunde, edota, besterik gabe, informatua egotea nahiko bazenu, hemen dituzu gurekin kontaktuan jartzeko erabil ditzakezun komunikazio iturriak:

m8arrasate@gmail.com

Twiter @M8Arrasate

Instagram @m8arrasate

Facebook @m8arrasate (izenburua Arrasateko M8)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak