Arrasate Musikalen Big Bandak Udazabal ekimenaren XVI. edizioan

Arrasate Musikaleko Big Band taldeak Udazabal ekimenaren XVI. edizioari hasiera emango dio ekainaren 30ean, ostirala 19:30ean Monterron Parkean.

Arrasate Musikal 50. urteurrena ospatzen ari da ikasturte honetan eta ospakizun desberdinen helburu nagusietako bat, Arrasateko Talde Kultural desberdinekin elkarlana burutzea izan da. Horrela kontzertu honetan Karlos Sagi Diazek eginiko eta moldatutako Orro Txikia pieza joko da hurrengo kultura talde eta musikariekin:
  • Arrasateko Trikitixa Eskolatik: Maixa Lizarribar.
  • Arrasate Musikaleko Txistulariak: Amets Pagaldai eta Juan Karlos Larreategi.
  • Albokalaria: Lander Olazabalaga.
  • Ttakun Txalaparta elkartekoak: Iñaki Telleria eta Beñat Osinaga.
  • Lore Gazteak dantza taldekoak: Leire Agirre,Ainara Manjon, Izaro Llodio,Naroa Moreno, Jone Zubizarreta, Leire Ugarte, Lierni Axpe eta Haizea Arenaza.
  • Txikitxu-Arrostaitz dantza taldekoak: Iraia Loiti, Nora Zeziaga, Julene Unamuno, Irati Unamuno, Maike Axpe, Lide Azkarate, Alaitz Etxebarria eta Asier Muguruza.

Arrasate Musikalen Big Band-a

Talde hau 2000. urtean Jose Ramon Elkorok jarri zuen martxan. Ondoren, Iker Olazabalek hartu zuen taldearen gidaritza. Gaur egun Zigor Martinez bergararra dugu zuzendari.

Partaide guztiak Arrasate Musikaleko ikasleak dira: Arrasate eta inguruko herrietako 23 musikariz osatua dago. Formazio honek lau tronboi, lau tronpeta, sei saxo, piano, gitarra, bateria, perkusioa, baxua eta ahotsa lotzen ditu. Errepertorioak blues, swing, latin, bossa eta funk estiloak lantzen ditu.

Hainbat herritan eskaini ditu kontzertuak: Arrasate, Gasteiz, Bergara, Elgeta, Viana, Durango, Donostia, Bartzelona...

Taldeak hiru disko grabatu ditu; bat, 2005ean, bigarrena, 2006ko azaroan eta hirugarrena Durangoko Plateruena kafe antzokian zuzenean emandako kontzertuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak