Bi kategoria ezberdin daude infantiletan. Promozioan normalean lehen urtekoak eta lehiaketa mailan eskarmentua hartu nahi dutenek parte hartzen dute, taldetako formatuan. Elitean, maila altuko judokak parte hartzen dute Estatuko rankingean borrokatuz, puntuak lortuz gero.

Gureak oso maila ona eman zuten promozio mailan, borrokaldi politak eginez eta beraien hobekuntzak erakutsiz. Ohian Castillok urrea irabazi zuen eta Julen Garaik, zilarra.
Elitean, oso maila altuko txapelketa izanik, Arrasatekoak oso ondo ibili ziren, emaitza onak lortuz. Honako hauek izan dira parte hartzaileak: Iker Aranegi (bigarren); Nora Davila (zazpigarren); Ane Aranegi (zazpigarren); Naia Barriocanal; eta Araitz Texeira.

Naiak eta Araitzek, nahiz eta lehen urteko infantilak izan, borroka gogorrak egin zituzten eta Naiak final-laurdenak lortzeko aukera izan zuen. Beste hirurak, lortutako emaitzekin, Espainiako rankingeko goialdean mantentzen dira eta Iker Aranegik egindako lanaren emaitzarekin rankingeko lehen postua mantentzen jarraitzen du.

Bestalde, Urnietan, Gipuzkoako senior txapelketa izan zen eta Buyannemek gure mongoliarrak eta jiu-jitsun adituak bigarren postua lortu zuen.
