Arrasateko Judo Elkartekoak emaitza bikainak Burgosen eta giro itzela Ondarroan

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Judo Elkartea 2026ko ekainaren 8a

Asteburu oso mugitua eta arrakastatsua izan du Arrasate Judo Elkarteak, adin ezberdinetako judokak hainbat txapelketatan banatuta egon baitira esperientzia eta emaitza bikainak biltzen.

Alde batetik, klubeko txikienak Ondarroako Judo Jaialdian egon dira gozatzen. Guztira 11 judoka aritu dira gure klubaren izenean. Tatami gainean dena emateaz gain, kirolaz eta lagunarteaz gozatzeko aukera bikaina izan dute. Klubetik Ondarroako Artibai Judo taldeari eskerrak eman nahi dizkiogu jasotako tratu bikainagatik eta txapelketan egon den giro ederragatik.

Bestalde, alebin eta infantil mailako judokak Burgos Hiria Txapelketara joan dira. Oso txapelketa gogorra eta maila handikoa izan da, baina arrasatearrek erakutsi dute gogor entrenatzen ari direla eta maila emateko prest daudela. Ikaskuntza prozesu itzela izateaz gain, podium ugari eta postu oso onak lortu dituzte. Hona hemen:

Alebin mailan:

  • Naia Barriocanal: 1. postua (-45kg)

  • Julen Garai: 3. postua (-45kg)

  • Aimar Fernandez: 3. postua (-30kg)

Infantil mailan:

  • Ane Aranegi: 1. postua (-52kg)

  • Nora Davila: 3. postua (-36kg)

  • Nahia Domingos: 3. postua (-63kg)

  • Iker Aranegi: 3. postua (-46kg)

  • Aimar Beraza: 5. postua (-46kg)

  • Ibai Marzana: 7. postua (-55kg)

Klubeko kideok oso harro gaude judoka guztiek erakutsitako jarreraz, konpromisoaz eta egin duten judoaz. Lanean jarraitzeko indar handia ematen digu honek. Gora zuek!

Arrasate Judo Elkartekoak Burgosen jokatutako txapelketako podiumean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak