Eider Varona judoka Euskadiko txapeldun

Judoa nagusi izan zen joan den asteburuan, Arrasate judo elkartekoentzat. Larunbat goizean Euskadiko infantil txapelketa jokatu zen Gasteizen eta Eider Varona gazteak lehen postua lortu zuen, urte guztiko lana borobilduz.

Eiderrek, denboraldi honetan, Gipuzkoako hiru faseetan borrokaldi guztiak irabazi ditu nagusitasun handiarekin, Gipuzkoako txapelketa bereganatuz; horrela egin zuen Gasteizen ere Euskadiko Txapelketan.

Denboraldi ikaragarria darama Eiderrek, eta asko hazi da pertsona eta judoka bezala; Espainiako kopan ondo aritu da eta garaikur ezberdinak bereganatu ditu.

Hurrengoko hitzordua Huescan izango du, hilaren 27an, Espainiako Txapelketan.

Alebinak Gipuzkoako Txapelketan

Igandean, berriz, alebinen txanda izan zen; Gipuzkoako txapelketako bigarren fasean jardun zuten, Urnietan.

Gure judoka gazteek, lehen faseari jarraipena emanez, puntu zaparrada ekarri zuten gurera eta gehienak maiatzaren 17ko finaleko sailkapena lortuz.

Hurrengo asteetan lan gogor egin beharko dute datozen erronketan gozatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak