Nahiak maila eta pisu berriarekin lehen esperientzia eduki zuen eta gogotsu aritu zen. Eiderren kasuan, mailan bigarren urtea izanik, oso lehiaketa gogorra egin zuen, sailkapeneko lehen postua bereganatuz.
Arratsaldean, Urnietan zeukaten hitzordua taldekako Gipuzkoako txapelketan alebin eta infantilek. Arrasateko taldeak alebin mailan neska eta mutiko talde bat bana aurkeztu zuten. Nesken kasuan, bost kideko taldearekin aritu ziren eta kanporaketa zuzenak izan ziren finalera arte.
Arrasateko neskak final zortzirenetan Ama Guadalupeko hondarribiarrei irabazi zieten, final laurdenetan Judo Club San Sebastian donostiarrei, finalaurrekoetan Dojo Arrillagaren aurka aritzeko. Azkenik, finalean, aurreko denak irabazi ondoren, borrokaldi gogo batzuen ostean, 3-2 irabazi zioten Legazpiko taldeari.
Mutilek ordea, ibilbide luzeagoa izan zuten eta taldeak behar zuen 7 kidetatik 6rekin aritu zen , ez baitzuten 52kg gorako kiderik. Arrasateko taldeak kristoren maila eman zuen arratsalde osoan zehar. Lehenengo taldean Legazpi A eta Ama Guadalupeko hondarribiarren aurka aritu ziren taldeko lehenak geratuz, taldeko kide denak borrokaldi denak irabaziz.
Final laurdenetan gauza bera egin zuten Legazpi B taldearen aurka. Finalaurrekoetan, talde oso gogor baten aurka, Dojo Arrillaga usurbildarren aurka, 4-3 irabazi zuten, faborito argi bat kanpoan utziz.
Finalean, Judo Club san Sebastianen aurka maila berean jarraitu zuten, finala irabaziz. Arrasate judo taldekoek fin hasi dute denboraldia, joan zan urteko lanari jarraipena emanez.