Domina mordoa eskuratu dituzte arrasatearrek Gipuzkoako benjaminen topaketan

Joan zen larunbatean, ekainaren 1ean, Usurbilen, benjamin Gipuzkoako judo topaketan izan ziren Arrasate Judo Elkarteko judoka gazteak. 300 neska-mutikok hartu zuten parte hartu eta arrasatearrak oso fin ibili ziren oraingoan ere.

Urtean zehar ikasitakoa erakutsi zuten tatamian eta egundoko txapelketa lehiatu zuten. Egindako lanaren fruituak jaso zituzten eta garaikur zaparrada ekarri zuten Arrasatera.

Hona hemen emaitzak:

2014an jaiotakoak:

  • Adanay Martin: urrea.
  • Laia del Pozo: brontzea.
  • Mara del Pozo: zilarra.
  • Naia Barriocanal: urrea.
  • Araitz Texeita: urrea.
  • Julen Garay: zilarra.
  • Lucia Ruiz: zilarra.
  • Aimar Fernandez: zilarra.
  • Oier Torres: zilarra.

2015an jaiotakoak:

  • Leire Etxebarria: urrea.
  • Miren Bergara: urrea.
  • Aimar Domingos: urrea.
  • Haitz Souto: zilarra.

Zorionak guztioi eta horrela jarraitu judoarekin gozatuz eta heziz!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak