Mozalaren aurrean, komunikatua.

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Jaiki 2019ko ots. 7a, 14:23

Jaiki-k, ohar honen bitartez gogor salatu nahi du Arrasateko PNV eta PSOEko gobernuak pankarta eta kartelekin aurrera daraman zentsura eta errepresio politika. Etengabea da mezu politikoak dauzkaten pankartak jasaten duten zentsura, goizero kentzen baitira Seberotik, Arbolapetatik eta, azken hilabetean, Monterroneko aldapako barandautik ere. Baina era berean, pankarta politikoak askoz azkarrago kentzen dira “adierazpen librekoak” omen diren guneetatik. Egunean bertan, askotan...

   

Monterroneko barandauari dagokionez, azken hamarkadetan beti ezagutu izan dugu mezu eta aldarrikapen ugarirekin jantzita, baina mezu horiek ez omen dira Maria Ubarretxena eta Oscar Garcíaren gustukoak, eta kale garbitzaileei aldarrikapen guztiak kentzeko agintzen diete, goizero.

 

Bereziki larriak izan dira, gure ustez, Iñigo Cabacasen hilketa, Argalaren erailketaren urteurrena, preso politikoen sakabanaketa, Venezuelako Estatu Kolpea, Maravillas gaztetxearen desalojo bortitza eta Oier Gomez presoaren heriotza salatzeko pankartak sistematikoki kentzea. Horri izen bakarra dagokio: zentsura faxista. Non daude zuen “errespetua”, “memoria”, “elkarbizitza”...? Ez daukate lotsarik, zaurituen eta hildakoen memoria bera errespetatzeko?

 

Gu ez gaude amore emateko prest. Jaikik bere kale lana biderkatu egingo du udal gobernu honek herri mugimenduko taldeen adierazpen askatasuna estutzen duen bakoitzean.

 

Zentsurari ez! Aurrera adierazpen askatasuna!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak