Mugikortasuna eta irisgarritasuna

Erabiltzailearen aurpegia Arrasate Aurrera! 2019ko mai. 18a, 19:25

Uste dugu Udal gobernuak Erguieerako diseinatu duen irisgarritasun eredua ez dela egokia. Eraiki nahi duten igogailu sistemak ez dio erantzuten auzotarren benetako mugikortasun beharrei.
Hona hemen gure proposamena

                                                               ARRASATE AURRERA!

USAETXE – GOROSTIZA, ERGUIN ETA MALBINETARAKO PROPOSAMENAK

Zuen auzoetako bizilagun askorekin hitz egin ondoren ohartu gara zona horietako arazo larrienetakoa irisgarritasuna eta mugikortasuna direla: zuen auzoak ez daude ondo lotuta Arrasateko gunearekin.Gure ustez, eta auzokide askorentzat  Arrasateko udalak proposatzen dituen igogailu sistemak ez du behar hori betetzen. Lotura egokiak egitea ez da erraza, eta gure proposamenek ere akatsak izango dituzte, baina gure ustez auzo horietako lotura,mugikortasuna, eta irisgarritasunaren  ardatza   Zarugaldetik abiatu behar dela. Bai auzoen arteko loturak sendotzeko eta baita auzo horiek Arrasateko gunearekin eta beste gune batzuekin konektatzeko.

Gure proposamenak honako hauek dira:

-          Igogailu sistema bat Larrea Plaza eta Usaetxe Plaza konektatzeko

-          Igogailua  bi geldiunekin Kalealdea- Gernika ibilbidea eta Larragain kaleen arteko lotura egiteko.

-          Gernika Ibilbidetik Anboto eta Udalpe kaleetako doazen aldapak arintzeko bidea egokitu

-          Ranpa mekaniko sistema bat Larragain kaletik Maitena kalera igotzeko.

Uste dugu proposamen hauek auzokide gehienen mugikortasuna hobetuko luketela eta auzo horien “isolatzea” nolabait arintzen lagunduko dutela, oinarrizko zerbitzuetarako irisgarritasuna hobetuz ( Botika, dendak, estankoa, tabernak …)

-          Malbinetako frontoia ere estali daiteke, mota askotako erabilerak emateko ( eskoletarako, auzokideetarako, kirol klubetarako …)

Accesibilidad y Conectividad para Erguin, Gorostiza, Malvinas …

Arrasate Aurrera ha constatado que el plan del Ayto. de construir un sistema de ascensores de Uribe- Iturripe a la calle Amboto no responde a las necesidades de movilidad de esta zona. Creemos que la conectividad y accesibilidad de esta zona debe tener como eje vertebrador un sistema de conexiones que una los diferentes barrios entre sí  y el centro del pueblo. Nuestras propuestas son las siguientes:

-          Un sistema de ascensores o rampas mecánicas que a través de los plazas de Larrea, y Usaetxe permitan el acceso mecanizado hasta las calles de Ergüin, Jauregibarria….

-          Un ascensor que partiendo de Kalealdea llegue hasta la Larragain, con una parada en Gernika ibilbidea.

-          Adaptar un paso en Gernika ibilbidea para conectar de una forma más accesible las calles Amboto y Udalpe.

-          Sistema de rampas mecánicas para acceder de la calle Larragain a la calle Maitena.

-          Se podría cubrir el frontón de Gorostiza para dotar de una infraestructura deportiva al barrio, al colegio … y a todo el pueblo.

Esta propuesta creemos que mejoraría mucho la movilidad de más de 3000 habitantes de la zona.

Permitiría la mejora en la accesibilidad a servicios diversos: tiendas, farmacias, bancos, instalaciones deportivas  y educativas…

Creemos que son propuestas interesantes y factibles que ayudarían mucho a mejorar la calidad de vida de la zona. Y por supuesto estamos abiertos a todo tipo de aportaciones, sugerencias… Arrasate tenemos que construirlo entre todos.

 Auzoak Aurrera! Eta Arrasate Aurrera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak