Galdera horiei erantzuteko asmoz, Balioak 4.0 barruan, Goiener kooperatibarekin solasaldi bat antolatu da, iTalentekoek antolatuta. Topaketa Aretxabaleta Lanbide Eskolan egin da, eta online bidez 122 irakaslek eta 35 ikastetxek parte hartu dute.
Solasaldian, Goienerren funtsezko balioek kooperatibaren kulturan eta eguneroko lan-dinamikan duten eragina aztertu da. Bereziki, printzipio horiek praktikara eramateak dakartzan erronkak landu dira, hala nola talentua hautatu eta atxikitzea edota taldekideen ongizatea sustatzea.
Era berean, azaldu da nola ziurtatzen duen Goienerrek bere merkataritza-erabakiak balioekin lerrokatuta egotea, eta nola gizarte-erantzukizuneko ekintzek eragin positiboa duten komunitatean, garapen iraunkorra sustatuz.
Amaitzeko, Naroa Elortza Goiener Taldeko dinamizatzaileak kooperatibak iraunkortasunaren alde epe luzera hartutako konpromisoak aurkeztu ditu. Besteak beste, ingurumen-inpaktua murrizteko estrategiak eta balio horiek bazkideengan zein merkataritza-harremanetan duten eragina azaldu dira.