20 ikasleri aitortza, Dual Aurreratuan egindako lan bikainagatik

Erabiltzailearen aurpegia Aretxabaleta Lanbide Eskola 2025eko azaroaren 20a

Aitortza jasotako ikasleak.

Gaur gure eskolan ospatu dugun ekitaldian, 20 ikasleri aitortza egin diegu Dual Aurreratuan parte hartzen ari direlako. Eredu honek ikasketa teorikoa eta lan munduko esperientzia uztartzen ditu, eta gure ikasleek trebakuntza tekniko eta pertsonala modu osoan garatzeko aukera eskaintzen du.

Aitortza jaso duten ikasleak Mekanizaziorako, Automoziorako, Elektromekanikarako eta Galdaragintzarako familietakoak dira. Ikasgelako prestakuntza eta enpresetako eguneroko lana uztartuz, euren konpromisoa, profesionaltasuna eta etorkizuneko bokazioa nabarmendu dituzte.

Aurten, programa hau posible egin duten enpresei eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu. Haien prestutasun, harrera eta jarraipenari esker, gure ikasleek lan mundu errealean murgiltzeko aukera paregabea izan dute. Parte hartu duten enpresak hauek izan dira:

AUTOS RIBELOGA, S.L.
CALDERERIA LOTU S.L.
IAL GARAJEA, S.L.
BERGARA PNEUMATIKOAK
PARRA MEKANIZATUAK
ULMA HORMIGON POLIMERO, S.COOP.
BASTER TRATAMENTUAK SL
AUTOMOVILES MARKIEGI
Feu Vert Iberica S.A.
Avanza Movilidad Gipuzkoa S.A.
FAGOR INDUSTRIAL, S.COOP.
UDALAITZ, S.L.
LUGARITZ AUTOAK, S.L.
AUTOMOVILES LERUN, S.L.
LEO MOTORRAK S.L.
ULMA FORJA S.COOP.
U.Z., S.COOP.
TXETXU MOTOR

Guztiek erakutsitako lankidetzari esker, gure ikasleek euren trebetasun teknikoak sendotzeaz gain, lan munduan ezinbestekoak diren ardura, autonomia eta talde-lana bezalako gaitasunak ere garatu dituzte.

Gaurko ekitaldia ikasleen ahaleginari eta enpresen inplikazioari egindako aitortza izan da.
Eskerrik asko bihotzez enpresa guztiei, eta zorionak ikasleei egindako ibilbide bikainagatik!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak