Dualean dabiltzan ikasleei aitortza

Gorakada izan du aurten dualean, hau da, ikasi eta lan egiten duten ikasle kopuruak Aretxabaleta Lanbide Eskolan. Urte batzuk daramatzate Dual programa horretan parte hartzen eta aurten igoera nabarmena izan du; momentu honetan 18 ikasle daude ikasi eta lana uztartzen.

Arlo ezberdinetako enpresetan lan egiten dute, automozioa, galdaragintza, mekanizazioa gainera lehen aldiz osasun arloko 2 ikasleentzat ere beka moduan programa honetan parte hartzea lortu dela. Hitzarmena Aita Menni psikiatrikoarekin egin da eta esperientzia positiboa izaten ari dela diote alde guztiak, ikasle, enpresa eta eskolak.

Honekin Aretxabaleta Lanbide Eskolak arlo guztietara zabaltzea lortu du hain abesgarri den modalitateari. Horregatik ekitaldi berezi bat antolatu dute ikastetxean ikasi eta lan esfortzua egiten ari diren ikasleak errekonozitu nahian. Ekitaldia abenduaren 3an izan zen eta zuzendariak eskerrak eman ondoren diploma banaketari ekin zion. Ondoren hamaiketako bat izan zuten eta solasaldi giroan berain esperientziak partekatu zituzten.

Gustura dabiltza ikasteaz bat soldatatxo bat jasotzen dutelako ere. Lerro hauetatik eskertu honako enpresak: Jubar Ateak S.L; Feu Vert Iberica S.A; Amets-Berezao; Bi Ondo Motor S.L; Dikar, S.COOP; MOTOS UK RACING 2012 S.L; Udalaitz S.L; Caldereria IZPI, S.L; Ulma Forja, S.COOP; Ekid, S.L; Hospital Aita Menni; Avanza movilidad Gipuzkoa S.A; Alberto Murillo Gambra; eta Fagor Industrial, S.COOP.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak