Sei ikasle atzerrira joan dira lan prestakuntza egitera

Aretxabaleta Lanbide Eskolako sei ikasle atzerrira joan dira Erasmus programarekin zikloko lan prestakuntza egitera. Hiru hilabetez kanpoan izango dira atzerriko enpresetan praktikaldia egiten.

Ikastetxean bi urtez egon ondoren Goi Mailako Eraikuntza Metalikoko Alain Fuentes, Automozioko Uraitz Arana eta Lucas Cutillas ikasleak; eta erdi mailatik, Aimar Zabala Karrozeria, Ibon Vallecillo Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta eta Erizaintza zaintza osagarriak egin dituen Nahia Marcos ostiralean Bilbon izan ziren ibilbide berri honen informazio jasotzen. Martxoa hasieran aterako dira herrialde ezberdinetara, Austria, Italia, Txekia eta Hungariara hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak