Herritar guztien ongizatean eragiten jarraitzeko asmoz

Erabiltzailearen aurpegia Aretxabaleta Lagunkoia 2021ko ira. 17a, 16:47

Aretxabaleta Lagunkoia proiektuko kideok herriko eremuetan hobekuntzak proposatzen jarraituko dugu.

Zortzi ikasturte lanean aritu ondoren, Aretxabaleta Lagunkoia proiektuarekin jarraituko dugu. Esan moduan, zortzi urte dira lanean ari garela egitasmo honekin; gure artean hitz egiten, herriko eremu guztietan hobekuntzak proposatzen; betiere, inposatzeko asmorik gabe.

Talde sendoa eratu dugu urteen poderioz, eta lankidetzarako herri-plataforma bat sortu dugu, gure esperientziak partekatuz, gure bizitzako sentimenduak adieraziz, eta instituzioek gure ekarpenekiko interesa izan dezaten lan egiten. Hala, guztion ongizatean eragiteko asmoz, eta herritarren artean lagunkoitasuna zabaltzeko helburuarekin.

Diagnostikoaren berrikuspena amaitu dugu, bizikidetza arlo guztietako ehunka proposamen batzen dituena. Hala, Aretxabaletako Udalak horietako zenbait ekarpen jaso eta bere gain hartu ditu. Harro gaude egindako lanarekin; izan ere, gure artean hitz egiten ikasi dugu, taldean lan egiten, ikasi dugu ideiak elkarbanatzearekin ikasi egiten dela, eta, batez ere, poztasuna sentiarazten duela horrek… Uste dugu merezi duela lan hau egitea, eta gure lan-ildoarekin jarraituko dugu.

Gaiak askorako ematen du, eta laster informazio gehiago zabalduko dugu. Honekin batera, diagnostikoa inprimategian dagoela ere jakinarazi nahiko genuke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak