Oinarrizkoa da –guk nagusietan jarri arren fokua– pertsona errespetatua sentitzea edozein izanda ere haren egoera eta ezaugarriak. Hori, lehenengo, etxean jasotzen dela argi dugu eta guk aitaita-amama garen aldetik badugu zeregina. Hala ere, ikastetxeetan osatu egin behar dute hezkuntza, maitasun handiz eta horretan asmatuta. Ez dakigunez zelan egiten duten lan galdetu egingo dugu eta azpimarratuko diegu errespetua balio lez lantzeko.
Hogei aukera Basotxon
Pertsonaren irudiak garrantzi handia duela errespetua lortzerakoan uste dugu, eta irudi hori protagonismoaren baitan dago; guztiok izan behar dugu gure bizitzaren protagonista, besteei ekarpenak eginaz: protagonismoa oinarrizkoa da. Eta horretan Basotxo erretiratuen elkarteak aukera asko eskaintzen dituela uste dugu; hemen hogei:
- Zuzendaritza batzordea
- Kantu taldea
- Dantza taldea
- Euskal dantzen taldea
- Aretxabaleta Lagunkoia
- Garbitasun kanpaina
- Eztabaida mahaiak
- Hitzaldien antolaketak
- Irteera antolaketa
- Joko-txapelketak
- Plastikoaren aurkako borroka
- Mendi irteerak
- Egoitzetara bisitak
- Hausnarketa taldeak
- Memoria eskolak
- Pilates
- Yoga
- Txakurrekin elkarbizitza
- Teknologia berriak
- Webguneak
Erretiratu berriei gertatu izan zaie iniziatibarik ez izatea –ordura arte lanean ibili direlako buru-belarri eta ez dutelako beste ekintzarik garatu–, are eta gehiago bikotekidea galdu badute bidean. Horregatik, Basotxok, hogei aukera eskaintzen ditu; guztiak ez daude abian baina martxan jar daitezke.
Interesa izanez gero eman izena eta zure intereseko hori garatzen ahaleginduko gara, zeure babesarekin. Hori diogunean ez gabiltza zuzendaritza batzordean sartzeari buruz berbetan, baizik eta protagonista izateko eta harremanak garatzeko aukera ezberdinak eskaintzeari buruz.