Elixamendiko Jaia

Erabiltzailearen aurpegia Angiozar Bailarako Batzarra 2025eko martxoaren 24a

Urteroko erronkari helduz, mainddaotarrek Angiozar bailarako eta Debagoiena eskualdeko herritar guztiontzako harrera prestatu digute.

Lehenik, Elixamendiko elizan, eta ohiturari jarraituz meza ospatzeaz bat, haurrak eta haurdunaldian dauden amak bedeinkatuak izan dira. Gogoratu eliza txiki hori (ez ermita) Andra Marirena dela, eta berton, aipatzekoa den Andra Mariren irudi berezi bat dago, haurrari bularra ematen ari den ama ikus daitekelarik.

Ondoren, egun euritsu eta hotzari aurre egiteko, auzotarrek salda beroa, txorixoa eta bestelakoak prestatu dizkigute erromeria giroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak