1.584 euro Antzuolatik Lesbosera bidaltzeko jaso dira

Erabiltzailearen aurpegia Anelkar 2021ko aza. 17a, 22:10

Zaporeak, Gobernuz Kanpoko  Erakundeak, Lesbos uhartera bidaltzeko neguko arropa bilketa  antolatu du azken aste buruan. Oraingo honetan Antzuolan, eta Anelkarrek lagunduta, bonuak jarri ditu salgai, eta batutako dirua Lesboseko  jendeak arropa erosteko erabiliko da.  Hortaz Antzuolan ere kanpaina hau bultzatu da, eta azaroaren 12tik 14ra bitartean  izan da.

Antzuolarrek berriz ere demostratu dute sentiberak direla eta prest daudela egoera zailetan daudenei beren elkartasuna adierazteko. Anelkarrek eta Zaporeak taldeak eskerrak eman nahi dizkie antzuolarrei berriz ere eskuzabalak izan direlako, oraingoan Lesboseko errefuxiatuekin. Ostiraletik igandera bitartean jarritako mahaian 1.584 euro bildu ziren neguko arropa erosteko. Honetaz gain, hainbat arropa poltsa ere jaso dira. Zaporeak eta Anelkar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak