Sahararen aldeko elikagaien bilketa kanpaina abian da

Erabiltzailearen aurpegia Anelkar 2020ko urt. 19a, 16:32

2020eko otsailean aterako den karabanaren helburu nagusia herri sahararrari ahalik eta elikagai gehien eramatea da. Izan ere, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetan elikagai falta dute.

Aurten ere, Gipuzkoan Saharako errefuxiatuen kanpamenduendako elikagaien bilketa-kanpaina antolatu dugu Antzuolako Udala, Antzuolako Herri Eskola, Sagiri  eta Anelkar Taldea, elkarlanean urtarrilaren 18tik aurrera.

Kanpamenduetako EGOERA OSO LARRIA DA.

Jasaten duten egoerari aurre egiteko, zuengana zuzentzen gara ondorengo zerrendan azaltzen diren elikagaien bat eskolara ekartzeko eskatuz (iraungitze-data egiaztatu, mesedez): ARROZA, LEKALEAK, AZUKREA, ATUNA ETA SARDINAK OLIOTAN, PASTA, OLIOA, HELDUENTZAKO PIXA OHIALAK eta KONPRESAK.

Kanpainako datak: urtarrilaren 18tiK 27ra.

Non Laga: Aixa, Amaia, Denetik, Eroski dendetan eta Eskolan.

Laguntza Ekonomikoak: Euskadiko Kutxan: 3035 0080 94 0800054177

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak