Hori dela eta, gure herrian elkartasun mezua zabaltzeko eta elkartasunerako dirua batzeko bi ekintza hauek izango ditugu:
Abuztuaren 24an, larunbata, SARDINA-JANA
Beste herritar batzuen ohiturari jarraituaz, azken 6 urteetan Anelkarrek hartu du San Bartolome eguna herritarrekin ospatzeko lekukoa.
Sardina-jana eguerdian izango da, abuztua 24an, astelehena, Herriko Plazan. Herritar guztiak gonbidatuak zaudete.
Eta abuztuaren 30an, ostirala ELKARTASUN FESTA
Hau ere ohitura bihurtu da geure artean. herritarrek etxean prestatutako tortilak ekarri (urtero 40 eta 50 inguru dira), Anelkarreko partaideok janaria prestatu eta hori guztia edariarekin salgai jarri, afari-merienda egiteko.
Jasotzen den dirua Kongo eta Senegalen martxan dauden proiektoek aurrera egin dezaten izango da.